XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEASAINGO UDALA IRAGARKIA Beasaingo (Gipuzkoa) Udalean kale garbitzaile baten lanpostua jabegoz betetzeko Lehiaketa-Oposaketa Publikoaren deialdiari buruzkoa.

Beasaingo (Gipuzkoa) Udalak, E Grupoan eta Zerbitzu Berezietako Subgrupoan sailkatua egon, 1,3 proportzionalitate eta koefiziente mailari dagokion soldataz hornitua, aparteko soldatak, hirurtekoak eta Korporazioak jarritako gainerako osagarrizko ordainketak dituen kale garbitzailearen lanpostu bat jabetasunez betetzeko Lehiaketa-Oposaketa bateko deia egiten du, 1988.eko Otsailaren 1eko 19 zbk. duen Gipuzkoako Buletin Ofiziala-n jartzen diren Baseen esanera, buletin horretan argitaratuko direla hurrengo iragarkiak ere.

Eske-idazkiak aurkezteko epea 20 lanegunetakoa izango da, Estatuko Buletin Ofizialean iragarki hau argitaratua izan dadin egunaren biharamonetik kontatzen hasita.

Beasain, 1988.eko Otsailak 2. ALKATEA.